Eta emozionantea izan da adierazteko modu eder hau, "zaratatsua".
Euskarak Aiotz plazatik harantzagoko haizea ere bereganatu du. Jendez pla zegoen plaza. Gorka Urbizu mundial: umil eta indartsu batera. Aitor Goikoetxearena berri txarra, baina gaur ere fenomeno bat 16 urteko ibilbide pegabakoari ginda jartzen. Eskerrik asko taldekideoi. Kontzertu ederra eta mingaina ondo astinduta. Merezi izan du.



Erantzunak
Kaixo;
Berri Txarrak-en 16 urtez hainbeste bizipen, ilusio eta kilometro elkarrekin bizitu ostean, erronka eta bide berriak jorratzeko momentua iritsi da.
Inoiz ez dut urte hauetan bizitakoa eta sentitutakoa ahaztuko, ezta 1994.urteko uda hartan guzti hau hasteko genituen arrazoiak ere.
Musika, bizitzan arnasa hartzeko behar dudan gauza da niretzat, hala izan da, eta hala izango da etorkizunean ere, eta horregatik, goiz edo berandu bidean topatuko gara.
Urte guzti hauetan, zuei esker Berri Txarrak-en bizi eta sentitu dudan guztiagatik…eskerrik asko. Zuei, hurbil zaudeten horiei bereziki eta urrun egonda ere etxean banengo bezala sentiarazten didazuen beste horiei ere, mila esker.
Ikusi arte, bihotzez…
Aitor BTX.
Gader Izagirre izango da Bateria jotzaile berria.
Nork: Iban Arantzabal.2010/08/10 10:30:46.964 GMT+2
http://www.arantzabal.com