- Gaisnbourgen emanaldixa euskeraz dalako?
- Gainsbourg-ena musikia dalako?
- Gainsbourg ez da iñor gaurko jentiandako?
- Zuzeneko musikia gainbehera dagolako?
- Euskal kantautoriak ez diralako erakargarri?
- Musikarixak ez dabe maillia emoten?
- Aurreko astia hobia zan oingua baiño?
- Hillabete hasieran hobeto amaieran baiño?
- Magia ikusten magiazaliak moduan musikazaliak ez diralako egoten kontzertuetan?
- Gainsbourg ez dalako HOLAn urtetzen?
- Familia guztiarendako ez dalako?
- Aurrez ez da saltzen kontzertuetako sarrerarik?
- Guriak baiño glamour gehixago dauka kanpokuak?
Ez dakit, ez dakit. Zer diñozue? Ez dakigu saltzen? Txarrak gara? Ojo, hau danau idazten dot emanaldixan aurretik, ez dakit zerek urtengo daben gabian.

Erantzunak
Nork: loveof74.2008/04/18 19:20:08.596 GMT+2
Nork: loveof74.2008/04/18 19:34:15.220 GMT+2
Nork: Gari.2008/04/19 09:50:51.110 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua
@Iban: zuek gauzak ondo egiten dituzue eta oraingoan ere ondo egin duzue. Kontua da jendeari, orokorrean hartuta jendea, gehiago interesatzen zaiola Blake, kultura baino. Kitto.
@Gari: diskoa ederra da. Emanaldiaren aurretik erosi nuen eta hura entzunez egin nuen buelta Donostiara. Kontzertuak utzitako zapore gazi-gozoa berdintzeko balio izan zuen, behintzat. Emanaldia oso berde dago oraindik.
Pena hartu nuen zuzenekoan hain gaizki defendatzeagatik diskoaren emaitza ona. Espabilatu beharko dute Donostian baitute hurrengo zita, Victoria Eugenian.
Gainerakoan, Elgetan oso ondo egon nintzen, lagun giroan, tragoak hartzen, kontu-kontari. Ez nintzen damutu autoa hartu eta kilometro batzuk egiteagatik.
Nork: iturri.2008/04/19 13:23:52.907 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Arduratuta laga nau jende gutxi elkartziak. Pentsatzen nago barrixaganako emoziño gutxi sentitzen dogula. Ezezagunarenganako jarrerarik eza-edo.
Neretzako erronka politta zan jende hau guztiau euskeraz kantuan jartzia eta danak taula gain bakarrian ikustia. Danak jardun zeben holaxe, baiña kontzertuaz gehixago espero neban nik neuk. Musikari onak, kantuan onak eta nere gustuko ez diran batzuk be bai, bape ondo kantatzen zebanik be egon zan... Entsegu pare bat gehixago bihar ziran sarrerak kobratzen hasi aurretik. Batzuk, euskeraz kantuan diharduenek aspaldi gaindittutako maillan be ez zirala egon esango neuke.
Dana dala, horrenbeste kantari (Arrazoi potoluak tarteko Garik kale egin zeban, tamalez) musikari, bideo-sorta... Kilikarik ez dau sortzen? Neretzako sorpresa onak egon ziran, esaterako Donostiako kalietan jarduten daben Urko Menaia gustau jatan (Lartzabal zanaren toketxo bat...), Saioaren ahotsak daukan dardaria gustoko dot, Giorgio Bassmatik gogoz kantau zeban eta taulapetik eskertu egitten da, Estanis Elorza indartsu eta gogoz... Eta bai, gehixegi gustau ez jatanik be egon zan.
Dana dala, kontzertua bera baiño arduratuago nauka ekintzak berak, ekintzaren arrakastarik ezak, zehatzago. Aztertu biharko dogu Espaloikuok zer demontre pasatzen dan, baiña azterketia Espaloittik haruntzau doiala esango neuke.
Gainsbourg gehittuago ezagutu giñuan, eta hori berori be ederra da.
Holakuetan dirua galtzen dau antolatzailliak, baiña Espaloia Kafe Antzokixa kulturia, eta batez be euskaraz eginddakua bultzatzeko sortu zan. Penarik bapez hor aldetik.
Nork: Iban Arantzabal.2008/04/19 13:28:03.886 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Aupa guztioi
Mila Ester hitz ederrengatik. Nire ezak emozioz gudatzen ditut, eta ezkertzen da hori zuek ikustea.
Arrazoia daukazue hitz gehienetan. Entsaiu pare bat gehiago egin behar dira. Baina agian hori ez da errua, edo erru galantena. Ulertuko duzue nire ideiak aldagelan lehen komentatzea hemen baino.
Pena zen Gari ez ikustea, baina atsegina Txuma ezagutzea. Hainbeste abeslarien erdian txalotuko nuke Zulairen lana, ekoile gisa diskoan eta kontzertuan, eta Estanis, Saioa eta Urko Menaiaren lanak. Bravo! Bravo!
Mila esker elgetar guztiei horrelako lekua egiteagatik. Atzo arte egon ez ziren musikariak txundituta geratu ziren.
Nork: giorgio bassmatti.2008/04/19 15:38:19.763 GMT+2
http://www.bassmatti.com
Gai potoloa planteatu duzu, Iban. Uste dut garai batean jendea gehiago joaten zela sorpresaren bila, baina orain errealitateak nahi ditugula. Zer da Gainsbourg gainbegiratuz? Ez dakit. Zeintzuk daude? Gari, Txuma... baina beste guztiak ez ditut ezagutzen eta nahiago etxean geratzea. Zaila izango da horrela aurrera egitea.
Azterketa sakona merezi duen gaia da.
Nork: iturri.2008/04/19 22:26:54.250 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Jentiak ezagunengana joten dau. Eta ezagunak diñodanian, oso ezagunen gaiñian dihardut. Nahi badozu Rolling Stones, Bruce Springsteen, Van Morrison,... U2-ren sarrera bat lortu gaupasa egin bihar dozu leihatilla aurrian. Bardin, Operacion Triunfoko azken ediziñoko kontzerturako. edo, beste neurri askoz apalago bate, Benito Lertxundin kontzeturako. Telebisiñuan agetzian garrantzixa, edo famaua izatiana.
Bardin gertatzen da antzerikixan, literaturan, hitzaldixetan.....Hara, oin urte batzuk Eibarko Euskal Jairako, urtero moduan hitzaldi batzuk jarri genduazen. Hitzaldixetarako beti ibiltzen gara jentez oso eskaz, oso-oso. Ba, urte horretan Goenkaleko gaztiak etorri ziran, gaztiak eta euskera, (edo holako zeozer, ez naiz gaixaz akordatzen) eta aretua gaiñezka egon zan: jentia zutiñik. Zegaittik? Ba, horretxegaittik.
Kezkagarrixa da, baiña gizarte aldaketian sintomia besterik ez da. Galdetu bestela zine aretuetakueri. Eibarren bat itxi dabe, eta bestia kolokan dago.
A, zelako txapia. Ondo segi, Iban, eta animo. Barixakuan oso-oso ondo pasau neban!!!!
Nork: leire.2008/04/20 15:20:06.486 GMT+2
eibar.org/blogak/leire
Nork: jimmi.2008/04/25 19:21:37.932 GMT+2
Nork: Iban Arantzabal.2008/04/26 12:48:14.919 GMT+2
http://www.arantzabal.com