Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/08/20 11:32:50.940 GMT+2

Bi liburu eta erdi

Oporrak zein eder. Hamar egunean etxetik kanpo eta bi liburu eta erdi irakurri ditut. Eta erdia irakurri izanak amorratu egin nau, redio! hain gustura nengoen irakurtzen… Lisboara nindoanez Arretxeren bat eramateko esan zidan lagun batek, hala ere, beste batzuk sartu nituen maletan:

 

  • "Londres kartoizkoa da" irakurtzeko irrikaz nengoen. Aselek  eragin zidan irakurtzeko gogo hori. Eta baita gustura asko jarraitzen dudan Beñat Sarasolak ere (hori da kritika kapazitatea!). Nik jan egin dut liburua. Gustura irakurri dut eta gertuko egin zait pazientziako eta Risekoen afera han goikoa izanagatik, teilatuetakoa. "Mundua kartoizkoa da, uste nuen bezela" ba horixe, gustura irakurri dudala eta akaberako literatura-jolasa gustatu zaidala. Baita amaierako "ikuspuntu etiko-politikoa" apaldu arren ere.
  • "Hor dago Kevin?" jode, barre pilo bat egin dut liburuarekin baina ez dut uste irakurle guztiek egingo dutenik. Ez nekien zer izango nuen eskuartean, baina erakarri egin ninduen eta Elkarren erosi. nobela.odt horrek makina bat buelta eman ditu. Idazle gaztea ikusten nuen teklatu atzean lerro bakoitza irakurri ahala eta horregatik pasarte batzuk arraroak ere iruditu zaizkit. Paperarenganako lilura, "Olivettiaren aroan ez nuen behin ere ezer galduko…", "lehen letra bakarra idaztea transzendentea zen…" eta parrafoa amaitzeko M.I.B. Llaudés Santiagoren "Oroimenen kutxan bila, iragan denbora orok iduri du hobea" esaldia. Ez zait larregi gustatu liburu erdialdean irakurleari egiten zaion deia ere, baina esandakoa, liburua zast batean irakurtzekoa. Kantautore batzuen letrak nobelan nahastuta topatzea ere gustura hartzen da, portzierto.
  • "Ospitalekoak" liburuak harrapatu ninduen hasieratik. Antzarena izateak ere erakartzen ninduen… Gusturen irakurtzen niharduenean, ordea, kaka! abioian ahaztu! Eta konturatu eta ezin ezer egin ze Madrilera bueltan zen abioia (eta, klaro, liburua); Liburuaren patua Madrilen norbaitek irakurtzea? seguruenik ez, eta Bilboko aireportuko bankuren batean ahaztuta ere ez seguruen, baina min gutxiago emango lidake eta politagoa litzateke euskaldunen batek topatzea. En fin, kontakizun gogorrari marraztu nizkion arkatz marka barik hartu beharko dut liburu berria. Irakurtzeko gogoz nago berriz esaldi borobil haiek (borobilegiak ere…). Gaur bertan erosiko dut liburua. Buruz nabil, baina nobelako Mikelek esaten du bigarren aldiz idatziko balu liburua dena aldatuko litzatekeela goitik behera (fikzioa agerian utzi nahia-edo), baina bueno, espero dut irakurtzerakoan gauza bera ez gertatzea ze zapore goxoa zen irakurle onengan utzi duena lehen zatiko irakurraldian.

Nork: iarantzabal.2010/08/20 11:32:50.940 GMT+2
Etiketak: oporrak liburuak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

E-publishing is the future.

http://www.fastcompany.com/1684366/e-readers-seth-godin-publishing-kindle-ibooks-isolation

Nork: Gork.2010/08/26 20:40:56.345 GMT+2
fada@fdadfad.es

Aupa, Iban!

Ze ondo ibiltzedan bat oporretan, irakortzeko denporia hartuta, molestia barik! Oin, errutinara bueltauta, nundik ostuko juagu astixa liburuendako?

Neri ez jataan gustau "Londres...", ez najuan aittu, hori dok klabia. Iguan ez jeuan zer aittu baiña..

"Hor hago Kevin?" neuk be udan irakorri juat, etabarre mordo bat egin, batez be lehelengo zatixan. Bestiak flojuaguak begittandu jatazak, eta pixa bat "kortapedo". neuri be asko gustau jatak kantuen zatixena.

"Ospitalekoak" ez juat irakorri, baiña apuntau juat. Neuk ez neban libururik ahaztu abioian, neuk mobilla! Desastria!

Besarkada haundi bat, Ibantxo!!

Nork: leire.2010/09/02 12:24:23.227 GMT+2
eibar.org/blogak/leire

Hi be aberatsak imitatzen ibili haiz, orduan. Abioia hartu-eta... kar, kar, kar. "Ospitalekoak" gustura irakurri jonat. Gogorra don, eta honek be amaieria... Abioian laga najonan erdixa hobia zonan. :-)

Nork: Iban Arantzabal.2010/09/11 11:09:04.864 GMT+2
iarantzabal@goiena.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak