Kalaka ikusten egon barri naiz medikuen telesaillak gustoko dittudan arren. Gustatzen jata formatua audientzia lortziari begira: dekoratu modernua eta dinamikua plato haundixan, sakonegi landuko ez diran gai pare bat edo hiru baiño ez, jente diferentia gai bakoitzeko (gaixan jakitun diranak betiko kolaboratzailliekin nahasixan), bideuak errutina apurtzeko, kaleko iritzixa (gaurkuan mundiala Bermeoko andra batek esan dabenian "nere lapikuan txorixo bakarra"), aurkezlia gidatzaille ona, gai aukeraketa popularra, kanpoko iritzi kualifikatuak...
Bereziki gustatzen jata Markos Zapiain filosofo eta blogariaren jarduna. Demasa gaur aluaren hutsunian gaiñian eta zakillaren mugen gaiñian bota dabena. Beti dauka zita landuren bat. Ez da tertuliano klasiko bat eta eskertzen da ekarpen hori.
Gero Errealan gaiñian berbetan hastekotan ziran eta nik ordenagaillua piztu dot. Pizten nenguan bittartian aluzinau egin dot zelako jendiaren iritzixak lortu dittuen: Josune Bereziartu, Azkargorta, Iñaki Gabilondo... eta edozein debate gidariri gustauko lejakon Javier Clemente be lortu dabe (klaro, itzulitta). Ondo entzun badotsat Clementei, esan dau: Erreala ez doia ondo DV-k etorkizuna markatzen dotsan bittartian.
Ez dot jarraittu ikusten, baiña gerora penaz geratu naiz ia hori esaldixoi garatu daben edo ez jakin barik. Ez dakit formatuak lagako zotsan gaixa mamitzen. Ondo legoke.
2007/12/12 23:26:55.208 GMT+1
Errez ikusteko eztabaida saiua da Kalaka
Nork: iarantzabal.2007/12/12 23:26:55.208 GMT+1
Etiketak:
eztabaida
kalaka
clemente
| Permalink
| Erantzunak (9)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Markosen diozun horrekin, aitu bazenu nere parre algara, baina gaurkoan, Errenteriako Inaxitorekin... Oraindik ez det ahoa itxi! Hori gizon harrigarri eta miresgarria!
Futbolarenak ez nau erakartzen eta, itzali egin det telebista, baina bai, ni ere harritu nau Clementerenak.
Kategoriko saioa, Kalaka, bai jauna.
Nork: Patxi.2007/12/13 01:08:38.214 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Gustatzen ez zaidan beste gauza bat erreportari taldea da. Neskei ez diet graziarik ikusten, eta berde xamar ikusten ditut. Eta Iñigo Agirre ez dut irensten. Atzo Bermeon ondo aritu zen, euskalkian hobeto moldatzen baita batuan baino, baina normalean euskara erabat traketsa eta erdarakadaz betetakoa darabil. Eta ez naiz ni bereziki garbizalea, baina nabarmena da "grazia" eta "indarra", gatza eta piperra jarri nahi duen bakoitzean gaztelera behar duela, eta inolako lotsarik gabe erabiltzen duela. Bere espresibitate guztia gazteleraz bideratzen du. Eredu penagarria iruditzen zait eta euskara sustatzeko jaiotako medio batek erabili beharko ez lukeena. Eta bestetik ezin dut eraman edonoren lepotik, aurrez aurre eta gero platoan ere, barre egiteko duen jarrera harro eta lotsagabea. Espainiko telebistan nagusitu den elkarrizketa mota ergelenaren euskal-bertsioa da Agirrena. Ez zaie jendearen erantzuna eta iritzia interesatzen. Grazia guztia galderan dago, eta galdera horrekin edozeinen bizkarretik barre egitean. Zenbat aldiz ikusi dugun elkarrizketatuari alkatxofa sartu eta ziria sartu ondoren oraindik erantzuten ari dela berak burua kamerara jiratu eta barre maltzur imintzioak egiten. Errespetu falta hori ezin dut eraman, eta zer esanik ez telebista batean.
Nik Perdidos ikusi ohi dut, eta bakarrik iragarkietan hurbiltzen naiz Kalakara. Baina atzo futbola sartu zuten eta Perdidos gabe geratu ginen. Kalakan ere futbolarekin hasi nintzenean ospa egin nuen.
Nork: oier.2007/12/13 06:47:04.706 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/oier
- Filosofo kontenplatzaileak aluaz eta zakilaz esandakoa bikaina deritzot.
- Moja-irakasleak "Sonrisas y Lágrimas"-en bezala abestu zuenekoa. Une batez, ezin izan nuen TBa begiratu lotsak jota nengoelako baina adrenalina mailak topera egin zuen.
- Inaxitooooo!!!!!! Nundik atera dute? Inaxito lehendakari!!!
Ah! eta 23:30tan Muchachada Nui ikusi nuen.Nork: mrkl.2007/12/13 13:04:25.862 GMT+1
Baiñe zergaittik bolkau da TVE holako partiduekin? Ba hamen erantzune. Cesc, Benitez, Arteta... "un fuerte sabor español", "La Armada Española"... Holakuek die AS-kuek albistiek emuten, belikuek oso.
Bestetik, ez neuen ikusi atzo Realan gaiñekue, eta neuri Clementek esaten dauenek bost, baiñe ez jako arrazoirik falta DV-Reala binomiuen gaiñien. Izen be, zeiñek ekarri euen Realera Toschack? Eta Coleman? Zeiñek aginketan dau Realien?
Bueno, Kalaka-n Ondarruko andra batek esan euena, behintzet, entzun neuen: "Hamen lapiko honetan txorixo bakarra sartu da!". Oso ona.
Nork: Sergio.2007/12/13 14:52:13.111 GMT+1
Eguzkitzek ez daki mozten (gauza bera pasatzen jako Xabier Lapitzeri) eta ikasragarri gustatzen jako bere buruari entzutzia, hain ondo egitten dau euskaraz!
Nik zapin egiten dot ia Zapiainen (e! hitz jokua!) esaldi majistralen bat harrapatzen dodan, bestela....
Nork: leire.2007/12/13 18:48:56.658 GMT+1
www.eibar.org/blogak/leire
Nork: Jozulin.2007/12/13 21:51:04.808 GMT+1
http://blogak.com/jozulin
Nork: Jozulin.2007/12/13 22:29:35.433 GMT+1
http://blogak.com/jozulin
Nork: Poulet.2007/12/14 12:09:49.022 GMT+1
Nork: Sergio.2007/12/14 12:12:43.968 GMT+1