Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/23 20:57:07.916 GMT+2

Eskuko telefonuak arriskutsuak dira gasoliñeretan?

IMG_0837
Aste pare bat bada gasolina bota doten bi aldittan galdera egitten dotsatena neure buruai. Klaro, erantzunik ez buru makalak. ;-( Baiña lotsia ferixa baten galdu giñuanok galdetzeko erreparorik ez-eta... Eroskiko gasolindegixan zeguan lagunari:

- Zu, barkatu, zergaittik ez doskuzue lagatzen eskuko telefonua erabiltzen?

- Ba... ba... eskuko telefonuak surtidoria eta gure bulego honetako ordenagailuen artian dagon komunikaziñua galarazten dau. Abioien moduko zeozer da, ezin da abioian erabili ze kontrol dorriarekin arazuak sortu leikez.

:-(()) Ni ahozabalik. Oin arte entzunda neukan txisparen bat-edo sortu zeikela eskuko telefonuak-eta... baina ez dakit ba. Txisparena ez neban sinistu eta abioiaren antzera zala be... Galdetu arren zalantza berarekin geratu naiz.


Eta gero, Bergara aldian pasiuan genbizela horra! Hemen be eskuko telefonua erabiltzia galerazitta. Abioi pista baten dagon kontrol dorre bat be ez da ba... Laguntzerik?
IMG_0842

Nork: iarantzabal.2009/07/23 20:57:07.916 GMT+2
Etiketak: eroski gasolina abioia eskuko gasolinera mobilla telefonoa | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beti entzun izan dot, txispa kontua dala, leherketa arriskua, baina ez dot sinisten. Horregaitxik izaten bada gure elektrizitate estatikua arriskutsuaua iruditzen jat... Ondo egongo zan 'Cazadores de mitos' edo horrelako programa baten fenomeno hau azaltzia, ze ni behintzat eszeptiko azaltzen naiz arrisku honen aurrian, nire ustes mito bat da. Bigarren argazkixa, Osinen dao aterata?

Nork: Demonocrazy.2009/07/24 12:06:55.202 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Ez dakit zelan deitzen dan paraje hori, baiña izan leike. Bergaratik Osintxurako bidian dago eta ez litzake harritzekua Osin deitzia.

Nork: Iban Arantzabal.2009/07/24 13:03:04.522 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Ah, ba orduan ez, Osin Bergara-Angiozar tartian dao

Nork: Demonocrazy.2009/07/24 13:30:40.352 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Txispa (teorikoa) kontua da.

Gasolinarekin zabiltzan toki batetan debekatuta dago tresna elektrikoak manejatzea. Teorian ez da ezer gertatzen, baina beti gertau daiteke txisparen bat, eta sistemaz debekatu eta horrela konpontzen dira gauzak.

Adibidez, mobilak bateria dauka. Demagun mobila auto gainean uzten duzula eta kargatzeko konektoreak autoaren txaparekin ikututa kortozirkuitua egiten duela. Txispa (txiki) bat aterako litzateke.

Zerbait gertatzeko probabilitatea? oso txikia, noski, baina kartel horrekin inoiz zerbait gertatzen bada beraien erantzukizuna salbatu dute.

Dena dela, pasa den astean gasolina hartu nuen eta gasolindegiko langileak ez zidan egunonik ere esan, denbora guztian telefonoz hitz egiten egon zelako!

Nork: Gari Araolaza.2009/07/27 09:06:39.651 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak