Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/14 21:34:51.549 GMT+2

Euskalbar

Ez galdu denborarik hiztegixak kontsultatzen: erabilli Euskalbar, bajatu Euskalbar. Hiztegixak kontsultatzeko modu onena!

Ez dago motiborik ez erabiltzeko:
  • Ona da.
  • Erabiltzeko erreza
  • Bizkorra
  • Duan (soft libria)
  • Billaketa aurreratuak egitteko modua
  • Hiztegi pillo bat
  • Kontsultarako aukerak

Euskalbar Firefox-erako tresna-barrixa da (Explorerrekin bazabiz be denboria galtzen zare, aldatu firefox-era) , euskera-gaztelera itzulpenak egitten laguntzen dau, esaterako. Ingelesetik be bai.

Honek hiztegixok kontsultau leikez da batian: Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa) Eta baitta Bergara aldeko hiztegixa (ondio netkam.com-en).  Euskalbar 3.0 bertsiñuan dago eta Addons.Mozilla.Org (AMO) webgune ofizialian topauko dozu.

AMOko arautegixak erabiltzaillien komentarixo positibuak eta landuak jasotzia eskatzen dau. Egin probia eta ez ahaztu komentarixua webgunian lagatzia. Euskalbarren lan-taldiak merezi dittu bai komentarixo positibuak eta baitta egindako lanaren errekonozimendua be.

Eskerrik asko Euskalbarlarixei.

Nork: Iban Arantzabal .2007/10/14 21:34:51.549 GMT+2
Etiketak: euskalbar | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak