Hirugarren postuan dago "facebook login" Googleko berba bilatuenen zerrendan. Kuriosoa da. Hauxe zerrenda:
- sarah palin
- beijing 2008
- facebook login
- tuenti
- heath ledger
- obama
- nasza klasa
- wer kennt wen
- euro 2008
- jonas brothers
Nik ez dut horko izen bat ere topatu googlen, baina harritu egin naiz "Facebook login" hor egoteaz. Nik neuk ere orain urtebete baino askoz denbora gehiago pasatzen dut Facebook-en. Zerrenda atera dut hemendik:
http://www.google.com/intl/en/press/zeitgeist2008/index.html Euskal Herrian zer den topatzen dena auskalo ze daturik ez dut topatu. Espainian topatzen dena gurean ere (hegoaldean) topatuko dela pentsatuta...:
- fama
- tuenti
- cintube
- facebook
- hi5
- fotolog
- myspace
- youtube
- badoo
- loquo
Sare sozialak
zerrenda honetan ere bat baino gehiago. Hor egongo da mahatsa, antza, 2009an... Lagun batek esaten dit nerabeen kontu bat dela sare sozialen kontu hau, baina bai zera! nire sare sozialeko lagunek aspalditxo pasa zuten nerabezaroa...
Erantzunak
Nerabezaro fisikua aspaldi pasatakuak gaittuk, bai. Baiña mentala? Batzuk ondiokan aknia (granauk) burmuñian jitttuek, barren!
Oin serixo. Facebook-eri ez jetsat ba nik zera hori topatzen. Gitxi ibiltzen nok, eta ikusten juat jentia badabillena, baiña iñoiz liburu kontuekin ibilli, aspaldixan ez sartu eta dana desagertuta jakat!
Kuxkuxeau dot bestien gauzetan; halan da be, graziarik ez jetsat topau. Akaso akne mentala osatzen jaukat :-)
Nork: leire.2009/01/03 01:55:40.052 GMT+1
eibar.org/blogak/leire
Diñon: "baiña iñoiz liburu kontuekin ibilli, aspaldixan ez sartu eta dana desagertuta jakat". Uste jonat Facebook justu liburuen kontrako oiñarri batian dagola pentsauta. Ointxe eginddako hori labur esan, lagunek zertan diharduen jakin azaletik, argazki bat edo beste ikusi... azaleko begiraturako uste jonat dagola preparatuago, justu liburuen sakontasunaren kontrara.
Bueno, nik holan bizi jonat. Ez jotsanat irakurri iñori hori esaten, baiña nik neuk be azaletik jihardunat Facebook-en, eta akordautakuan sartzen non. Portzierto, 15 lagun jakanauz komunian :-)
Nork: Iban Arantzabal.2009/01/08 19:02:02.151 GMT+1
www.arantzabal.com
15 lagun komunian? ez dok makala, gero! seguru euren artian be izango dirala lagun! Ea komunian? Hirian izango dok, ze nerian bi kabitzeko be komerixak! Ai, ama! Hainbeste jente etxian eta ni konturatu barik! :-)
Nork: leire.2009/01/11 21:30:31.703 GMT+1
eibar.org/blogak/leire