Gure kuadrillan egon dira gehixago: "ezetz Urbixara 35 minutuan" edo "baietz zuen kuadrillakuak baiño lehenago asto karreran", edo "trontzan baietz zuek baiño bizkorrau moztu enborrok", edo baietz ezer jan barik egon astebete, siropiakin bakarrik", edo asko ez dala egin zeben mendi-antxitxiketaldixa: "Elgeta-Intxorta-Udalatx-Elgeta ibilbidia zeiñek lehenau". Boteprontuan akordatzen jatazen batzuk baiño ez dira.
Gure herrixa eta baitta auzo izandakua be
Oin, barriz, 20 urte dala eginddako postura bat berriz egingo da, iraillak 6 betetzen dittuanian. Oingo astian betetzen dira 20 urte Uberako Kaxkajuai posturia irabazi zotsala Juan Martín Elexpuru Aiako erregiak (Uberatik Elgetara hiru aldiz ordubetian baietz eta ezetz). Eguenian, 19:00etan egin bihar dau berriz saiuoi. Oinguan postura barik, baiña Uberatarrren bat izango da epaille eta denpora-hartzaile. Ur-trago bat emotera gerturatu biharko dot, gutxienez.Elexpuruk esaten daben moduan, "Badakik, hemen zoratuta eztagona, eztabelako nahi."
Zelako inddarra daken posturek herrixa bizirik eusteko. Ezetz?



Erantzunak
20 urte beranduau minutu ta erdi gehixago bihar izan zittuan... ia beste 20 urte barru 56 minutu azpittik eitten daben...
Nork: iñigo.2007/09/07 10:08:03.542 GMT+2
Nork: Juanmartin.2007/09/07 11:52:51.705 GMT+2