Atenziñua deittu dostenen artian Bergarako Kultura Ekintzaren barri emoten dabenekua. Gustau jata herrixaren ekarpenen autogestiñuaren zatixa. Bergarako Kultura Ekintza sortu zeben hezkuntza eta kulturan zeguazen hutsuniak betetzeko (1967ko martxuaren 17xan). Lorpenen artian, gizarte osuaren partaidetzarekin konponbide ekonomiko barrixa asmatzia, herrixaren ekarpenen autogestio plana bultzatuta. Kultura eta hezkuntzaren onerako egin zittuen pausuak:
- Erakundetu.
- Danei iritzixa eskatu, adostu.
- Lelo zabala aukeratu: "eraikuntza denon artean eta denontzat".
- Laguntzak: udala, enpresak komertziuak eta bazkidiak inplikauta.
Liburuan gai asko gain-gainetik pasatzen dira. Hamarkada horretan seguru egon zirala iritzi ezberdinak, egon zirala alde eta kontrakuak… esaterako alkatiak mendixan batzen dirala esaten da, baiña ez nun, ez noiz… eta hor egon ziranek euko dabe esatekua… ia hori batzera animatzen dan inor. Elgetan jaixotako eta Alkartu-Nai elkartzeko bultzatzaile Jose Luis Elkororen liburu bat gustura irakurriko neuke, esaterako.
UNED be askotan aittatzen da, alde positibua beti. Liburua amaitzen niharduan eta pentsatzen neban zeozer aittatuko zebala UNED -en euskal adarra itxi izanaz (bai, baitta aztergaia ez izan arren be). Hori gertuagotik bizi izan neban Xabier Pardorekin neukan harremanagaittik, Elexpururekin, edo barriki Gerardo Elortzak kontautakuengaittik. Cainzos be laguna dot, herrikidia, euskaltzalia eta euskalduna. Liburua, ostera, erderaz irakurri dot, errazago-edo egin jata eta gaiñera eskumako aldian egotera errazago-edo fan jata bistia erdarazkora. Eta egixa esan, ondo orraztuta dago euskerazko aldia… en fin, gazteleraz be ikasi biharko dogu-eta ☺
Oh.: liburuaren aurkezpenaren berri goiena.net-en.
Erantzunak
Nork: Iban.2007/08/10 12:04:46.491 GMT+2
http://www.arantzabal.com