Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/17 22:05:32.195 GMT+1

internet? Internet?

Jasotzea egin dut buzoitik BAT soziolinguistika aldizkaria. Lehenengo 50 orrialdeak irakurri ditut, Javier Diaz Noci, Josu Amezaga eta Edorta Aranaren artikuluak tartean. Interesgarriak eta gomendagarriak "hedabideak eta euskara-plangintza" interesatzen zaizkionarentzat. Dena den, artikulu biok ez, lehenengo orri bi irakurtzea nahikoa izan da mezu hau idazteko aitzakia izateko.

Zelan demondre idatzi behar dugu: internet? Internet?

Nik beti idazten dut Internet, maiuskulaz. Baina bestela ere hasi naiz irakurtzen... lartxotan...

Nork: iarantzabal.2008/12/17 22:05:32.195 GMT+1
Etiketak: internet | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nik ikasleei esaten diet Internet Gasteiz bezala deklinatzeko: leku izena da, kontsonantez amaitzen dena... Beraz, Gasteizen > Interneten, Gasteizera > Internetera...

Nork: Jozulin.2008/12/18 11:14:38.597 GMT+1
http://www.blogak.com/jozulin

Facebook-en ere sortu da hari bat... Bota nuen hara ere galdera-eta...:

Iban: Zelan idazten da: internet edo Internet? "i" maiuskula? http://www.arantzabal.com/internet-internet. 22:19 - 5 Iruzkin:
 Haritz Rodriguez data: Abendua 17. 22:36
Bada, euskaraz, uste dudanaren arabera, minuskulaz idazten dela esango nuke. Gazteleraz aldiz letra larria erabiltzen dute. Dena dela, edozein hizkuntzatan, ni minuskulaz idaztearen aldeko, irratia, telebista edo beste edozein komunikabide gisa.
 Patxi Gaztelumendi data: Abendua 17. 22:41
Berriako estilo liburuak maiskulaz idaztea dio. Internet. Ni ere alde, eta horrela idazten saiatzen naiz beti.
 Haritz Rodriguez data: Abendua 17. 23:16
GARAn ari nintzenean, euskara zuzentzaileek minuskula hobetsi zuten. Euskaltzaindian begira aritu naiz eta, gomendiorik ez honen inguruan.

Dena dela aspaldiko eztabaida dela dirudi (begira aritu naiz eta hain zuzen ere zuek biok agertzen zarete 2002 eta 2007ko iruzkin batzuetan):

http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2007/09/19/240 eta http...  (gehiago irakurri)http://sustatu.com/1013708372 .

Eta euskaltzaindian araurik topatu ez badut ere, bederen bilaketa eginda maiuskula nagusitzen dela dirud, Patxi eta Berriaren estilo liburuaren alde ;) http://ttiki.com/1675

Hori bai, webgunea berritu dutela eta, Andres Urrutiak idazki bat argitaratu du gaur, "Euskaltzaindia blogari" izenburuarekin, eta nik oso baztertutzat nuen "web-orri" darabil etengabe. http://ttiki.com/1676

Ni minuskularen aldeko, dena dela.
 Haritz Rodriguez data: Abendua 18. 00:06
 Patxi Gaztelumendi data: Abendua 18. 09:24
Nik uste, euskaraz idazten dugunontzat aproposa oso dela Berriaren Estilo liburua. Ez Eitb-k, ez beste medio euskaldun batek ere ez du besterik argitaratu, beraz hori da erreferentzia.
Bakoitzak gura duena egitea, ez zait oso logikoa iruditzen. Argudio bezala ere ez du pisu askorik.

Iban-ek:
Berriaren estilo liburua bada bai eredu. Gurean, Goienan, estilo liburu potolo bat daukagu eginda eta hango gauza asko daude hartuta, eredu Berriakoa delako. Gaineratuta ditu telebistako, irratiko eta Interneteko (maiuskulaz:-) orri batzuk ere.


Oh.: ez dakit oso ondo zelan egin informazioa ez galtzeko... hari bat han, beste bat hemen... ;-(    Momentuz copy/paste

Nork: Iban arantzabal.2008/12/18 11:36:52.533 GMT+1
http://www.arantzabal.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak