Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/09/25 16:05:25.649 GMT+2

Kazetariek euskaraz egiten dituzte galderak?

Martxelo Otamendik gaurko Berriako zutabean: Baina azken urteotako tradizio akonplexatua urratuz, kazetari batek (taxuzko) galdera euskaraz egin zuen. Goienkaria-ko kazetari bat. Sari bat eman beharko diogu.

Edu Mendibil Richard Gere-i galdera egiten. Hori irakurrita gogoratu naiz Amatiñok kontatutakoaz bere blogeko 400. mezuan:

Orain gezurra dirudien arren, ofizialtasuna iragartzeko Euskaltzaindiak emandako prentsaurreko hura (1976an) gaztelaniaz izan zen. Ez, jakina, euskaltzainek euskaraz ez zekitelako. Bai, ostera, orduko prentsaurreko denak gaztelaniaz izaten zirelako... ...Esan bezala, euskaltzainek aurkezpena gaztelaniaz egin eta kazetarien galderei ere gaztelaniaz erantzun ondoren, prentsaurrekoa amaitu aurretik besoa jaso eta lotsatuta, urduri asko, ausartu nintzen: “Barkatu... euskeraz galdetzerik badago?“ Isilunea, tentsioa, betozko ilunak, marmarra... hartara ohituta ez zeuden kazetarien artean, baina hitz bi baino ez mahaiburuko euskaltzainaren ahotan: “Bai, jakina“. Eta horrela, besterik gabe, hasi zen nik azken 43 urteotan ezagutu izan dudan lehen euskarazko prentsaurrekoa..

Gauzak aldatu diren? Ba Berriak zein Goienkariak egiten duten kazetaritzan bai, antza. Kazetaritzan? ez dakit.

Nork: Iban.2007/09/25 16:05:25.649 GMT+2
Etiketak: amatiño martxelo otamendi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bi prentsaurrekotan hartu dut parte: fanfarrearen V. Urteurrenean eta jaietarako sortutako elkartearen aurkezpenean. Biak euskara hutsean (lehenengoan izenburu elebidunez).

Lehenengoan medio euskaldun bakarra etakitto! herri aldizkaria, eta bigarrenean elebiduna Herri Irratia. Beste guztiak erdaldunak: Radio Eibar-Cadena Ser, KTB (Vocento), El Diario Vasco eta El Correo. Lehenengo prentsaurrekoan galdera guztiak euskara hutsean. Bigarrenean, galdera batzuk, euskaraz. Gazteleraz tutik ez. "Gazteleraz galdetzerik badago" esan genien, baina ez, galdetu beharrekoa euskaraz galdetu zuten. Ekainean komentatu nuen nire blogean, Amatiñoren pasarte bera gogoratuz.

Ondo segi!

Nork: Josu.2007/09/25 18:13:53.716 GMT+2
http://www.blogak.com/josu

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak