Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/11 12:28:18.998 GMT+2

Lehendakari euskalduna

Hurrengo asteko orduak ere sartuko nituen aste honetan. Penarik ez, ze aste luzea izan arren emankorra izan da. Astelehenean bertan GOITBko magazine berria jarri genuen martxan eta eguenean etorri zen gurera Juan Jose Ibarretxe. Barikuan, berriz, Iñaki Arriola zen plato berean. Biak jardun zuten euskaraz. Arriolak (PSE-EEko idazkari nagusia Gipuzkoan) preparatuago ekarri zuen esan beharrekoa eta galderak aurretik zekizkien, baina nik gustura entzun nuen Eibarko alkate urte askoz izandakoa. Eredua, hala ere, Ibarretxe da hizkuntza kontuan.

Akordatzen zarete totelka egiten zuen lehendakariaz? ba akabo! Lehendakari jauna euskara ikasten dabiltzanendako eredu da. Batzuetan faltan izaten ditugu eredu ezagunak, baina hau argi eta garbia da. Gaia berarekin komentatzeko aukera izan nuen eta erantzuna hauxe: "Nik maite dut hizkuntza. Ez dakizue ondo zenbat. Ezin dezakezue imaginatu ere egin horrenbeste urtean erderaz bizi eta gero zelako ederra den euskalduna izatea, euskaraz bizitzea. Kosta ere egiten da ikastea, baina ni burugogorra naiz eta orain eskertuta nago egindako ahaleginagatik".

Nik badakit ezingo dugula lehendakaria jarri Julio Ibarra letxe hitzaldiak ematen jendea erakartzeko, baina adibide eraginkorra dirudi.

Galderak aurrez prestatuta ekartze hori ikuslearenganako beldurra izango da askotan... Lehendakariak galderak prestatuta? ba ez, ez zituen eskatu ere egin eta 45 minutuko elkarrizketa egin genion. Zenbati pasatu behar izaten zaizkion galderak aurretik... ;-(

Hemen magazineko zati horien kopia:

Nork: iarantzabal.2008/10/11 12:28:18.998 GMT+2
Etiketak: arriola ibarretxe lehendakaria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa, Iban!
Askotan jartzen juat ikaslien aurrian Ibarretxen eredua. Benetan ikaragarrixa izan dok-eta bere progresiñua. ointxe nahiko "robokop" eigitten jok, baiña erderaz be...
Arriolan gaiñian, zer esan? Makiñatxo bat urte emon jok, ba, klasiak hartzen. Izan leikek "bildur eszenikua", baiña papeleri behin eta berriro begiratze horrek ez jetsak mesederik egitten, kontrakua esango neukek.
Aspaldixan  (lau bat urte-edo) entzun najuan Lopezek irakasle partikularra zekala, baiña piper asko egitten zittuala. eta ezagu jakak, ez dok-etagai ezer esateko.
Egixa esan, ixa beti politikuok ez dittut gure eredurik onenak, ez horraittiok!
Ondo segi

Nork: leire.2008/10/19 20:20:08.799 GMT+2
eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak