Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/15 00:38:02.912 GMT+1

Leire Narbaiza: Euskaltegietako irakasleon miseriak eta komeriak

Leire narbaizaren bloga irakurtzia gustoko dot. Zentzuz eta bizi idazten daben horretakua da Leire. Nik maisu-maistren soldatak artikulua idatzi eta berakin berba egitteko aukeria euki neban. Oin hau artikulu sankonau idatzi dau: Euskaltegietako irakasleon miseriak eta komeriak.

Berak diño: "nik lan hau maite dut, gustura nabil eguneroko borroka honetan." eta guk zu maitte dotsugu, Leire. Maitte dotsugu ze...  ze zaittugu erakusten jarraittu bihar daben jende hori guztioi bihar dau ondio euskeriak. Bihar dogu euskaldunok. Bihar dabe erdaldunek.

Berriro be irakasliak etorri jataz burura, bestelako kondiziñuetan dagozen  irakasliak. Eta, klaro, desio dot ahalik eta jende gehixenak irakurtzia zure mezua, baitta erakundietakuek be.

Bihotzez eskerrik asko, Leire. Eskerrik asko idatzixoi barru-barrutik sareratziarren.

Nork: iarantzabal.2007/11/15 00:38:02.912 GMT+1
Etiketak: leire maistra maisu-maistrak maisu irakasle narbaiza | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Milla esker, Iban!
Lotsaututa laga nok! Gabonetan urdaiazpikoren bat erregalau biharko deuat :-)
Hik animau nindualako idatzi najuan artikulua. Hortaz, hi haiz eragillia.
Erretirua luzatezn bajuek (eta hori holan izango dok) hor ibiliko gaittuk, makilliakin: ergatiboa existitzen zenean, Nor-nork erabiltzen zenean...Holan, larogei urtekin, fosil linguistiko bihurtuta, euskaltegirik euskaltegi ibiliko gaittuk, ordurako erdaldun elebakarrak be existiduko diralako...
Enfin! Zientzia fikziñua dok, baiña erreala oso!
Ondo segi

Nork: leire.2007/11/15 17:13:36.975 GMT+1
www.eibar.org/blogak/leire

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak