Baiña aluzinantiena izan da sakuak harrapatziana. Zer eta lubakixetako sakuak eruan dittue! Lurrakin beteta daren sakuak!. Nora? zertarako? auskalo! Bide ertzeko saku batzuk dira jausi diranak lubaki barrura eta eruan dittuenak be bai batzuk, antza. Erretratu honetan zerenak, esaterako:

Baiña ikusi dozuez Bilbo aldeko eurixetan zelako sakuak erabilli dittuen ura ez sartzeko garajietara? Ikusi dittuzue telebistako irudixak? Ba horixe! Gerran be halaxe izan zan: Intxortatik errekurtsuak eruan zittuen zertara eta desastre bat izan zan burdiñazko gerrikua egittera. Orduko 50 milloi pezeta kostatu zan gerrikuoi. Urak eusteko sakuak eruan dittuela egixa bada duan eruan dittue oinguan, harrapauta!

Erantzunak
Tamalez ez nau harritzen hemen irakurritakoa. Lotsagarria da askok daukaten jarrera gure hondasunarekin. Ezin utzi bakean jende guztiari on egiten dion zerbait!!!
Ikusten duguna gara... beraz oraingo generazio berriei zer irudi ematen ari gera???
Nork: piban.2010/06/18 15:08:54.379 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa