Iphona demasa da, egia. Ni pasatu naiz eskuko telefonoa ez nuela erabili gura esatetik nire agenda guztia bertan eramatera, kontaktu guztiak, e-posta kontsultatu, bilerak antolatu, etxeko mac-arekin sinkronizatu… Ni oso gustura nago tramankuluorrekin, eta eroa ez naizela esan dudan arren gustura egoten naiz beti Applek ateratzen dituen ordenagailuekin ere. Sekula ez naiz damutu.

Derrigortu Telefonicarekin erostera?
Darabildan iPhonak ez dauka telefonica-ren txartelik eta edozein hornitzailek ematen dituen onurak aprobetxatu daitezke iPhonean. New Yorketik ekarri zigun lankide biri Alberto lagunak eta askok uste dutenaren kontra segituan libratu daiteke. Kontsultatu www.ziphone.orgHego Euskal Herrian erostea alboko dendara jaistea izango da eta berez, hori komodoa da. Hori bai, Telefonica-ren altzora joan beharko duzu derrigor, eta hori… hori… horrenbeste urtean operadore bakar izan den konpainiarengana makurtu beharra…
Sagartxoaz dudan uste on guztia dut txarrerako Telefonica-z. Horregatik, eta ez horregatik bakarrik, nire gomendioa: erosi iPhona dolarra ahul dagoen honetan. Dolarra darabilen lagunari deitu eta oporretan ekartzeko eskatu: aparailua erosi eta libratu. Jakingo duzu zenbat ordainduko duzun eta listo. Ze Telefonicarekin…
Ez dago ulertzerik Telefonicaren prezio politika. Demasa da: atzo arte ez zuten jakinarazi ere egin. Dendako atera lehenengo joan diren askok ez dute jakingo zein kondiziotan erosi duten ere. Hemen sarean ikusi dudan prezio taula ulergarri bakarra.
Apllek badaki erremintak egin eta diseinatzen, horretan da ona. Saltzen… saltzeko Telefonicarekin lotu beharra badago… malo! Telefonica-k ukitu du sagarra eta bere egin: aparailu gutxi dendetan, batzuetan ez da heldu, dirua ematen diozunetik telefonoa jaso bitartean 45 minutu barrena dendan bertan, gardentasunik bat ere ez, garestitxo...
Gehiago:
- "iPhone" berba sartu google news-en eta 4925 bilaketa gazteleraz.
- Iphonearen foro interesgarria.
- Iphone blog helbide interesgarria. Blogean dio Movistarrek abusatu egiten duela, 2 urtean 1.000 euro ordaindu behar Telefonica-ri...
- error500.net webgunean diote: Telefonica-rekin kontratatzea negozio txarra dela.
- Hego Euskal Herrian erosita ere libratu daiteke, Gizmodo webgunean dioten moduan.
- Appleberrin eta atera dute artikulu bat.

Erantzunak
Nork: Joxe Aranzabal.2008/07/12 23:30:29.074 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa
Nire ustetan iphon-a ezta beste munduko ezer. Zuk aipatzen duzu, agenda guztia mugikorrean daramazula, e-posta, bilerak...
Azken urte hauetan mugikor gehienek dituzte aukera guzti horiek eta gehiago ere bai eta ez hain prezio garestian.
Uste dot apple-en produktuan ez direla jenteak uste bezain onak, gertatzen dena da oso habilak direla marketing-a egiten.
Nork: Iñaki.2008/07/13 03:17:39.838 GMT+2
Iñaki, eskerrik asko zure iritziagatik. Ulertzen dut esaten duzuna. Duen pantailagatik bakarrik merezi du, niretzat. Inoiz ez naiz moldatu zenbakien gaineko hizki-salda horrekin idazten. Hiruzpalau hilabetetik ona, berriz, alferkeriarik gabe sartzen ditut kontaktuak, agenda... e-postaren bat erantzun ere egin dut, motzean. Pantailaren zooma, argazkiak, skype bidez deitzeko aukera... Bai, egongo da antzerakorik, baina berdinik ez. MacBook baten prezioan prestazio hobeak dituen hamaika PC dauden antzera daude eskuko telefonoak, arrazoia. Hori bai, ni MacBook-arekin geratzen naiz eta ez da Aplle marketing-ean onena delako (hor ere batere txarra ez den arren).
Nork: Iban Arantzabal.2008/07/13 11:46:21.253 GMT+2
http://www.arantzabal.com
Menpeko mordoa sortaraziko ditu, ikusiko.
Iban, baldin menpeko bihurtuko bazina, eta ostikoa emateko erabakia hartu, faborez ez egin halakorik. Emaidazu neri! ;-)
Nork: Patxi.2008/07/14 19:02:19.732 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: Jozulin.2008/07/16 20:51:55.201 GMT+2
www.blogak.com/jozulin
Appel-en kanpaiñak oso onak dira, eta bere inbentuak be bai. Lehen txarto egindakua bere ordenadoriak saltzeko orduan, oin oso ondo egitten dabil.
Neuk be etxian Mac bat dakat, eta gustora nago. Nere modoko traketsendako ordenadoria da: erreza eta politta!
Nork: leire.2008/07/17 13:35:37.594 GMT+2
eibar.org/blogak/leire