Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/12/27 21:32:14.875 GMT+1

Momentuz euskarazko berbarik ez ETB2n

Berriako plaza sailean irakurtzen nuen:
EUSKARAZKO HITZAK ETB2 KATEAN. Orain arte euskarak ez du tarterik izan ETB2n, baina atzo (abenduak 21) Andoni Ortuzarrek iragarri zuenez, emankizun batzuetan euskara sartuko dute. Albistegietan, adibidez, elkarrizketatuen hitzak euskaraz errespetatzeko asmoa dutela azaldu dute. Gaztelaniazko azpidatziekin joango dira euskarazko adierazpenak.

Gaurko albistegiak

Albistegi-jalea naiz-eta... eta notizia beretsuak bi bider ikusi ere egiten ditut batzutan. Lehenengo saioan, ETB1ean ikusi dut Patxi Mutiloa eibartarra herri berbetan, eibarreraz. Gerora, ETB2an gaztelera hutsez. Azpidatzirik ez.
Bi aldiz adierazpenak egitea... en fin. Egitea ere ez dago ondo, baina euskaraz jaso ostean erdaraz ere egiteko eskatzea... Eta ikusi duzue Xala gazteleraz berbetan albiste horretan bertan? Hau marka!

Andoni Ortuzarren esanak irakurtzean asko poztu nintzen. Ia esandakoa lehenbailehen ikus-entzuten dugun. Urte berriarekin, akaso? Euskal hiztunok merezi dugu. Orduan bakarrik ikusiko da ETB2n bagaudela eta bagarela.

Nork: iarantzabal.2007/12/27 21:32:14.875 GMT+1
Etiketak: etb euskara mutiloa xala etb2 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak