Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/17 13:50:24.836 GMT+2

New York: Mac-ak eta iPhone-ak

Iphonak ikusiko dituzu New York-en han eta hemen. Argazki hau atera nuen metroan, eta bagoi berean baziren beste hiru. Jende askok musika entzuteko erabiltzen du, baina Internetera konektatuta egoteko aukera hori erabiltzen ikusi ditugu gehienak. Argazkikoa arrosa koloreko funda bat eta azazkalak ere halaxe. :-() MacIphona Mac-a da errege itsasoz bestaldean. Mac-ak harrera guneetan, portatilak kafetegietan, parkean jendea konektatua... eta konponketa dendak ere Mac-enak... Ikusi zelako harrera gunea, ordenagailu deskatalogatuekin egina. Txandak emateko ere pantaila horiek erabiltzen dituzte. (Eta nik uste nuela MAC-ak ez zirela matxuratzen...)
Mac3 Mac2

MAC dendak diseinuari lotutako dendak dira. Dena dago zainduta, baita saltzaileen kamiseta koloreak ere. Jende asko ikusi genuen e-posta kontsultatzen dendotan. Hiru saltoki handi ikusi genituen, baina ezer erosi barik bueltatu ginen. Ez, ezta Iphone G3a ere ez. Iphone bat lortzeko bi bide daude: bata, bertan bizi zarela demostratzeko paperak erakustea Mac dendetan; bestea merkatu beltza, kaleko denda batzuetan. MacNY

Nork: iarantzabal.2009/04/17 13:50:24.836 GMT+2
Etiketak: newyork new mac york iphone | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak