Sartu naiz googlen: osakidetza klikatu-eta... Osanet, Euskadiko Osasun Atarira eruan nau bilatzailliak. Itxura argixa dauka webguniak, sorpresa politta izan da. Zita medikua hartzeko orrira heldu naiz segituan, argi eta garbi dana, baiña... baiña... KONEXIOAK HUTS EGIN DU!
KAKA! berriz saiatu eta bapez! han onduan telefono bat, duakua: 900 840 884. Deittu dot, ia Bergarako anbulatorixoko telefonuan baiño bizkorrau eta Interneten baiño errezau hartzen neban txandia... Hango mutil majo askuak esan dosta zer pasatzen jatan. Pasatzen jatana da ez dotela erabiltzen Bill-i horrenbeste diru emoten dotsan Internet Explorer. Eta hori holan ba ezin egin erreserba Internet bidez. Mozillak ez dabela balio esan ez dosta ba telefonuan bestaldian zeguanak? gggggggrrrrrrrrrrr. Berriz be telefonua hartu eta dale! Euskadi aurrera doian herrixa dala? ka!

Erantzunak
Ba arrazoi osua daukazu lotsagarrixa da pasa jatzuna. Neuk lana dala ta asko erabiltzen dot interneta ta administraziñuakin harremanetan jartzeko ixa dana IE santuakin erabiltzera derrigortzen gaittue. Hedatuena dan aitzikiarekin. Bada garaixa txipa aldatzekua ba eta aukerak zabaltzekua!
Bueno, Munduari so! blogian sarrera bat ipini neban duela hilabete administraziñuakin interneta erabitxa zer egin leiken azaltzen dana nahi badozu beste tramite batzuk egiteko baliagarrixa izango dozulakuan:
http://munduari.blogspot.com/search/label/E-adminitrazioa
Ondobizi.
Nork: Aitor.2009/01/08 19:48:58.655 GMT+1
http://munduari.blogspot.com/
Nork: e-gor.2009/01/08 20:08:23.187 GMT+1
http://eibar.org/blogak/e-gorblog
Nork: Iban Arantzabal.2009/01/08 21:26:13.249 GMT+1
www.arantzabal.com
Nork: loveof74.2009/01/09 14:50:56.312 GMT+1
Nork: e-gor.2009/01/09 22:41:53.387 GMT+1
http://eibar.org/blogak/e-gorblog
Nork: Gari.2009/01/10 11:56:33.968 GMT+1
http://eibar.org/blogak/teknosexua
Euskadi.net-eko hainbat aplikaziño ez dabixazak firefoxekin. Neu be ahalegindu nintzuan txandia hartzen firefoxekin, eta ezin.
Ikaslien txostenak eta Habe-n beste kontu batzuk be, ezin dittuk firefoxekin egin. Igorrek eukiko jok guk ez dakigun trukon bat, ze bestela...
Nork: leire.2009/01/11 21:37:25.268 GMT+1
eibar.org/blogak/leire