2008/07/16 09:21:10.414 GMT+2
Oso ondo, Txipriztin
Kontzertu txikien zaleago naiz, baina atzo gozatu ederra hartu nuen. Flipatuta utzi ninduen duen indarrak eta publikoari dion errespetuak.
Nork: iarantzabal.2008/07/16 09:21:10.414 GMT+2
Etiketak:
bruce
donostia
springsteen
anoeta
txipriztin
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: dENiS.2008/07/16 12:41:12.156 GMT+2
Batek zioen inoiz ikusi duen berbenerorik onena dela, baina nik uste dut merezi izan zuen kontzertua izan zela.
Nork: Inazio.2008/07/16 14:03:16.157 GMT+2
Bestela, kontzertu hasieran (seguruenik bere inddarrak neurketako) errepertorio flojotxuaue egin zauen... gerora indartzen, klasiko mordue batzen eta rockeruague bilakatu arte. Hori be ondo, maila batetik gailurrera.
Dana dala, soinua ez zan denbora danien onena izen. Hasieran apur bat kostau jakuen ondo hartzie, eta gero be gorabeheratxo batzuk be egon zien. Baina ez, nire ustez, kejetako modukue.
Bestalde, ni ez naz berez Springsteenen zale amorratua eta apenas daukot bere diskorik. Aurrekuen BECera lagun batzuk gomendatute juen nintzen eta zur eta lur itxi nindduten berak eta egon zan giruek. Donostin ez zan halako girorik egon, Anoeta askoz handixague dalako edo Bilboaldien bestelako girue sortzen dalako. Aparte, Bilbokue rockeruague izen zan.
Bukatzeko, esatie badirudiela Donosti ez dauela preparaute halako akontezimientuek hartzeko. Ha izen zan zirkulazio kaosa! Puff!!
A, eta harrittute itxi nindduen Springsteenek Danbaka aittatu zauenien! Ez nauen espero!
Nork: Iker.2008/07/16 16:51:41.209 GMT+2
Oharra: danbakako gonbidatu berezi moduan etorriko da? :-)
Nork: Mireia.2008/07/16 17:07:18.518 GMT+2
Gainera, hala daroatza urte asko, 30 bat urte goi goian, hasierako jarrera berberarekin.
Oso gutxi dira, barregarri geratzeke, batetik bestera saltoka ibili, eszenatokia dominatu, eta milaka eta milaka lagunen aurrean, jator, umil, gertuko, emankor agertu, eta disfrutarazten dutenak.
Rock makro-kontzertuetako izarrik nagusietakoa da eta atzo, beste behin, erakutsi zuen hori.
Berbenerorik onena? Ez da etiketa txarra. 40.000 lagun hiru orduz dantzan edukitzea ez da makala!
Errepertorioari begira, kontzertua flojo hasi zuela? Ez nago ados. Espero nuen azken diskoko single nagusia hasiera samarrean, baina ez betiko kantu arrakastatsu edo ospetsuenekin ekitea. Gogor hasi ere; lehen ordu erdia apoteosikoa izan zen, hasieratik izerditan hasteko, soinu eskas eta guzti.
Bukaera iruditu zitzaidan berbeneroago, sinpatikoa hala ere, eta The River-eko klasiko gehiago bota nituen faltan kontzertuan zehar, batzuk abestu bazituen ere.
Beti gustatu izan zait, eta errespetatu izan dut, baina aspaldi aspaldian ez diot aparteko kasurik egin. Urrunetik jarraitu dut —halako izar distiratsuak oharkabean segi baldin badaitezke—. Akaso horregatik, atzo zur eta lur laga ninduen.
Nork: Eneko.2008/07/16 22:54:21.505 GMT+2