Sustraian ikusi dut oraintxe Bartzelonan egin berri den elikagai azoka. Publizitate itxurako erreportajean Idiazabal gazta, Kalitatea, ardoak, gozogintza, sagardoa... ondo. Nekazaritza Arrantza eta Elikadura Sailburuari ere jaso dizkiote adierazpenak eta itzuli beharra ere izan dute, zelan ez. Baina bideoan ikusi dudan paisvasco.com-ek erakarri du nire atentzioa. Ordenagailua hartu eta sartu naiz. Zeinena da paisvasco.com? kudeatzen da? hori da gurearen irudia? ggggggrrrrrrrrrrr.
Webgune horrekin zur eta lur geratzen nengoela EITBkultura hasi da ETBn, gustuko saioa hau ere. Kepa Junkeraren proiektu baten gainean ziharduten, "Euskadin grabatua". Junkerak: El respeto a su entorno, cercano, influye a nivel universal... Naturatik jasotako soinuak izango ei ditu Junkeraren proiektuak: ura, haizea, ura eta lurra izango ei dira oinarri. Euskararen soinua jasoko ote duen... gggrrrrrrrr.
2008/03/22 13:24:34.033 GMT+1
Pais Vasco
Nork: iarantzabal.2008/03/22 13:24:34.033 GMT+1
Etiketak:
pais
paisvasco
junkera
sustraia
vasco
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Zenbatetan arramuska egin bihar izan dogun! Euskeria ikutu exotikua dok eurendako. Konbentziduta nagualako zertan gabizen, baiña pentsauko neukek tontuana egitten dihardugula. Beti tripak jaten! Zetako Euskal Herrixa, País Vasco edo Pays Basque baiño ez izatek? Ikurriñaz, lauburuz, dantzariz eta pelotariz betetzeko? Grrrr!!!
(Ibantxo, nere barruko talibanak esan bihar deuk "universal" gerderaz "v"kin dala. Badakik, blografo gorrixa beti buruan, sorry!)
Udabarri on!
Nork: leire.2008/03/22 22:10:01.870 GMT+1
eibar.org/blogak/leire
Nork: gari.2008/03/23 07:35:55.699 GMT+1
http://eibar.org/blogak/teknosexua
Leiretxo, v-kin bai: frantsesez, ingelesez..
Nork: Iban Arantzabal.2008/03/23 11:07:31.841 GMT+1
http://www.arantzabal.com
Nork: loveof74.2008/03/23 12:24:25.114 GMT+1
Jarri betaurrekoak!
Nork: gari.2008/03/23 15:39:07.299 GMT+1
http://eibar.org/blogak/teknosexua
Love74, Infobidek egina da weba, eta domeinua ere berarena, akaso... domeinu horrek golosoa dirudi ba dagoena baino ezer erakargarriagoa egiteko...
Nork: Iban Arantzabal.2008/03/24 03:03:20.358 GMT+1
http://www.arantzabal.com
Duela 12 urteko ekimen pribatua?
Nork: Josu.2008/03/24 15:28:58.128 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu
Nork: inigo.2008/04/22 22:59:27.049 GMT+2