Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/20 22:18:16.394 GMT+1

Serafin Basauri, eskerrik asko

SerafinBasauriBeti begiratu dotsat Serafiñi miresmenez. Eta ez da ez asko esatia: gizon trankilla, serixua, humanua, jantzixa, euskaltzalia, entzuten dakixena, edadian aurrera juan arren gaztia, animo emolia, e-posta da baten erantzuten dabena, ekintzaillia, konprometidua, herrikua, laguna... Nik holakua izan gura dot haundi eginddakuan, benetan.

Herri hizkerak jasotzen lan egittetik ezagutu dot nik Serafin, Badihardugun sorreratik. Elkarteko presidente be izan da, eta Ohorezko Presidente da oin. Makiña bat lan egindakua da euskerian alde eta horretxegaittik omenalditxo bat egin bihar dotsagu ingurukuek. Bonbo eta platillo barik, beraren estilua ez da-eta. Bazkari-omenaldi bat izango da eta han egongo gara lagungiro ederrian. Eskerrik asko, Serafin. Hi moduko akuluekin ez jaok geldi egoterik.
  • Eguna: abenduaren 20an, 13.00etan.
  • Lekua: Arrate Hotela.
  • Menua: Paletilla Iberikoa, Pikilloko piper beteak, Bakailao Orly mokadutxoak / Arrain-zopa / Lupia laban edo txahal solomilloa cabrales saltsan / San Markos tarta.
  • Izena-emateko: 35 euro sartu behar dira Kutxako kontu honetan: 2101 0035 16 0010181170.
  • Harremanetarako: 943 200918.
  • Sustatzaileak: Arrate Kulturala, Badihardugu elkartea, EibarOrg, …eta kitto!, Klub Deportiboa eta Mogel Ikastola.

Zein dan Serafin Basauri, ez dakixenandako:

Gurasoak bizkaitarrak zituen, Atxondo ingurukoak, baina Eibarrera ezkondutakoak. Serafin eta anai-arrebak Eibarren jaio ziren eta bertan bizi izan da beti. Frontoizarreko eskola nazionaletan ikasten hasi ondoren, fraileetan eta Armeria Eskolan jarraitu zuen. 17 urterekin GAC lantegian hasi zen lanean eta, ondoren, hainbat urtez Alfan. Franquismo garaian Eibarren izan zen mugimendu klandestinoan eta euskalgintzan erabat murgildu zen. 1955-1970 bitartean Eibarren euskararen eta euskal kulturaren inguruan izandako eragile nagusietakoa izan zen, Imanol Laspiur eta Juan San Martin lagun zituela. Klub Deportiboko euskara klaseak, ikastolak, Ekin, eta abar. Baita ondoren ere, HBn, Aralarren eta Elkarrin. Franko osteko lehenengo legegintzaldian zinegotzi izan zen Eibarko udaletxean. 1990. urteaz geroztik Eibarko euskara jaso eta aztertzeko saioetan ere lan handia egin du, batzuetan zuzenean lanean eta beste batzuetan lekuko bezala. Euskaltzain urgazle da.
Oh.: pista Eibartik. Testua Ahotsak.com webgunetik: Serafin Basauri

Nork: iarantzabal.2008/11/20 22:18:16.394 GMT+1
Etiketak: basauri serafin | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskerrik asko, Iban. Ez jakixat zer esan, baiña berba gosuak dittuk.
Besarkada bat.


Nork: Serafin.2008/11/22 09:19:02.765 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak