Niretzako gozamena izan zen horrenbeste eragilerekin egotea, mugimendu horren parte sentitzea eta ikustea erronka potoloak ditugula aurrean. Eta oraingoan bateratuago, indartsuago eta jantziago. Zer gehiago eskatu behar dugu ba? Atzoko eguna merezi genuen. Benetako protagonistak argazki honetan, elkarteetako eragileak:

Eta zorionik beroena Topaguneko lankide guztiei. Bereziki Karmen, Jasone eta Ikerri. Lan handia hartu duzue, baina emaitzak merezi izan du. Batasun handia elkarteon artean eta baita ilusio berria ere. Biba!



Erantzunak
Bidailagun eta "gidari" izan zaituztegunekin lan egitea, gozada bat. Mila esker zuei (Koldo, Joxemari, Oskar, zeu,...) eta segi dezagun gozatzen!!
Nork: Iker Marti(n).2011/02/27 21:52:13.984 GMT+1
Iepa Iban eta Iker,
larunbatean esan bezala harrotasunak zabal-zabal eginda natxabilek ni oraindik. Inpresioa ematen zidak aurrerantzean asmatuz gero, etorkizunean garrantzitsua izango den zerbait abiatu genuela larunbatean, eta zuek esan bezala, txostena borobila dek, baina zenbat jende jarri den honen harira dantzan eta larunbatean ze konplizitate zabala zegoen ikustea egiten dik borobila perfekto. En fin, plazerra izan duk bide hau guztia, aurrerakoa ere hala izango ahal dek.
Esan gabe doa, aparteko ondo egin nuela lo larunbat gauean.
Nork: Karmen.2011/02/28 19:52:07.040 GMT+1