25.000 artikulu borondatez egin izana zoriontzekoa da. Zenbakiak, aldiz, nire postako 25.000 spam mezuak akordatu eragin dizkit. Martxotik gaur arte jasotako KAKA da googleren zerbitzuak egoki filtratzen didana. Eskerrak zerbitzua ona (eta doakoa) den. Kaketan plof nengoke bestela.

Gaur ez da penaz egoteko eguna spamagatik. Gaur pozik egoteko eguna da. Zorionak euskal wikipedia egiten duten guzti-guztiei, artikulu bakarra idatzi duten denei eta baita lan gehiago hartzen dutenei ere. Ez doa spama doan abiadan, baina ez da makala euskaldunok egindako lana. Biba euskaldunak!
----------
Gipuzkoaeuskara.net webgunetik hartu dut idatzia, baina hainbat blogarik eman dute idatziaren berri. Horratx hemen ere:
Euskarazko Wikipediak, 25.000 artikulu

Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.
Muga gainditu duen 25.000 artikulua Euskal Herriak Bere Eskola izan da. Aurrekoa, Finlandiako Maunu herriaren ingurukoa izan da, eta 25.001.a Sunset Boulevard filmaren ingurukoa.
Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak bere komunitatearen ahaleginean uzten du artikuluak sortzea, gainbegiratzea edota zuzentzea. Komunitate horren partaideei «wikilari» edota «lankide» deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde profesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen duen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez ematen baitira, ahal den adostasun handiena bilatuta betiere.
Proiektu asko sortu izan dira historian zehar Euskal Herrian auzolanaren bidez. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik jasotzen eginiko lanagatik. Hala ere, ikasten den guztia, gisa honetako proiektu baten partaide izatea edota Argia Sarien bitartez izandako aitorpena, hori dena ordainezina da.
Gizartean Internetek leku gero eta garrantzitsuago duenez, beharrezkoa da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak izatea. Horien artean dago Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan eta aske banatzeko sortu genuen proiektua. Horretan sinesten dugu: internauta euskaldunek, dauden lekuan daudela, gizadiaren informazio ahalik eta osatuena jasotzeko aukera izatea, beste hizkuntzetara jo behar izan gabe.
Jakintza askean sinesten dugu, jakintza baita aske egiten gaituena, jakintza baita gizarteari emateko daukagun opari onena.
Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean, euskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta horren alde jarraituko dugu lanean. Euskara teknologia berrietan, sarean, komunikazioaren munduan sustatzen duen baliabidea da Wikipedia; denon artean, auzolanean, euskaldun guztiok euskaldun guztiontzako sorturiko edukia biltzen duena.
Zuk ere egin dezakezu jakintza aske eta euskaldunaren alde, edonork
hartu baitezake parte proiektu honetan: ez da inolako gaitasun
berezirik behar, ekarpen guztiak ongietorriak bezain beharrezkoak dira.
Hurrengoan, agian zu, irakurle, edota zure auzokoa, lankidea,
senidea... izango zarete euskarazko jakintza askearen sortzaile eta
sustatzaile.
Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiaga
Euskarazko Wikipedia
Erantzunak
Nork: Luistxo.2008/04/08 17:17:40.371 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo/
Enpresako domeinupeko bertsioan ere hilabetero garbitzen dela dirudi. Hauxe dio gmail-ek: Los mensajes que se encuentren en Spam durante más de 30 días se suprimirán automáticamente.
Nik ez dakit zer den... bueno, helbide horretara beste hiru e-posta ere baditut bideratuta... Hori izan daiteke gakoetako bat.
Eta arduratzekoa da ze gmail honek erabiltzeko uzten dizkidan 6594 MB horietatik 5523 MB (83%) erabiliak ditut... Spamaren kulpa da zati bat, baina baita erabiltzaileek ez dakitela dokumentu atxikia noiz eta zelan erabili. Zenbat kaka jasotzen den propaganda eran. Hasi beharko naiz, laster, dokumenturen bat atxikita duten e-postak ezabatzen. Gggggggrrrrrrrr.
Nork: Iban arantzabal.2008/04/08 19:32:38.679 GMT+2
http://www.arantzabal.com