
Helburua
Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.Egiten dugun lana:
- Jende nagusiari elkarrizketa egin bideoz, euskal herri guztietako hizkerak eta ahozko ondarea biltzeko. Gainera, lehendik egindako grabazio zaharrak ere berreskuratzen ditugu.
- Materiala katalogatu landu eta kodifikatu; datu-basean txertatu.
- Grabazioak transkribatu eta editatu
- Informazioa online jarri
2004tik gaurdaino jasotako informazioa
* Herriak: 62* Hizlariak: 986
* Zintak: 1212
* Pasarteak: 7722
* Transkripzioak: 1572
* Audioak: 1176
* Bideoak: 1021
Webgunea: http://www.ahotsak.com/ Etengabe ari gara materiala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen. Helburua da, 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak jasotzea eta online jartzea.
Ezaugarriak
* Euskal Herri osoko datuak biltzen ditu.* Publikoa eta doakoa da.
* Proiektu irekia da, eta interesa duen orok har dezake parte.
* Hainbat ikerlari eta proiektu biltzen ditu bere baitan.
* Metodologia sistematikoa eta zehatza jarraitzen da.
* Informazioa herrika eta gaika antolatuta dago.
* Era guztietako hartzaileak izan ditzake: ikerlariak, ikasleak,
zaletuak, senideak... filologoak, historialariak, antropologoak...
Proiektuaren eta webgune honen ardura Badihardugu Euskara Elkartearena da. Hala ere, egitasmo honen asmoa da, Euskal Herriko edozein elkartek eta ikerlarik parte hartu ahal izatea Ahotsak.com-en, eta dagoeneko hainbat udal, elkarte eta ikerlarirekin ari gara elkarlanean, denon artean ahalik eta proiektu sendo eta biziena lortu ahal izateko. Entzulien artian euskaralari fiñak:
Idatzi artikulu bat