Gaur goizean Arrasateko Kulturaten egon naiz. BBK eta Kutxaren fusioaz entzun eta irakurri ditugu demasak, baina gaur Kutxako presidentearen ahotik entzuteko aukera izan dugu fusioaz uste duena. Hitzaldia euskara hutsean izan da eta publikoan egongo ziren 70-80 lagun inguru, gehienak enpresarioak. Bai, baziren euskaraz tautik ere ulertzen ez dutenak. Hala ere, hitzaldia euskara huts eta garbian egin du.
Aurrera goaz bai, aurrera goaz eta garaiotara egokitu beharko dugu euskaltzaleon mezua ere. Presidentea etorri da Debagoienera eta euskara hutsean egin du, konplejo barik. Horixe esan diot hitzaldia amaitu duenean, eskertzen dela hitzaldia euskara hutsez egin izana, beti ez dela gertatzen eta abar. Xabier Iturberen erantzuna hauxe: ni euskalduna naiz.
Hitzaldiko bideorik ez, baiña hemen uzten dut GOITBn egin diogun elkarrizketa (15 min)
2008/11/26 22:21:07.735 GMT+1
Xabier Iturbe Kutxako presidentearen hitzaldia euskara hutsean
Nork: iarantzabal.2008/11/26 22:21:07.735 GMT+1
Etiketak:
kutxa
iturbe
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...href="http://www.kutxa.net/jkn_home/Navegacion?idPortal=0&idMenu=10000&idioma=eu">Kutxako presidentea, eta, berrogeita bost bat minutuz, euskara hutsean hitz egin zuen Kutxa eta BBKre...
Erreferentzia: Zerbait aldatu da Mondragoen - Faroa 2008/11/27 07:53:52.205 GMT+1

Erantzunak
Aurrerago izan beharko da.
Nork: Iban Arantzabal.2008/11/29 19:23:41.525 GMT+1
www.arantzabal.com