Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/08/24 16:58:07.062 GMT+2

Zaharrak barri

Bilbon nintzan atzo, illuntze-gaba partian. Durangotik be 03:30ak inguruan pasauko giñan, baiña jo deidan barrixak diran kontuak be aittatzera.

Zirkua ikusi dot barri-barri. Karpa ederra, trapezista onak, mago ona, breake-dance saiotxua… denbora galtzerik bapez. Zahar egotekotan animalixak, tigriak batez be. Umetatik zirkorik ikusteka eta ez nintzan damutu fan izanaz.

Musikia zahar. Gehixenetan zahar, zaharregi. Euskal tabernetan Gozategiren lehenengo diskua eta Muguruzarena. Txosnetan be zaharrak nagusi eta erderaz bada hobeto: Ripen bi kantu jarraixan, La PollaAlgarakuak zahar baiña barri: Potato taldiak zahar soiñua ekarriko dotsa zenbaitti belarrira, baiña oso kontzertu gaztia egin zeben, landua, zaindua, dantzarakua... Bilboko Kafe Antzokixan be ondo, reggae eta ska asko eta Bide Ertzean moduko pop taldearen kantu barrixak sorpresa ona gaberako. Txomin Barullokuak moderno: Fangoriaren azkenarekin, esaterako.

Txosnak barri: musikia zaharra, esandako moduan, baiña txosnak… luxuzko txosnak dare Bilbon. Haundi, eder, garbi, soiñu ona, zerbitzu bizkorra, eszenarixuak prestatuta… Algarakuena bereziki edarra eta aterperik haundixenakin.

Atzoko egitaraua zahar-barri: Baron Rojo, bueno komentarixorik be ez dau merezi 25 urte bete dittuan taldiak. Bestetik, euripian be kantuan (eta ondiokan geratzen bada inor enterau ez danaç9 Sandra Love-ek jardun zeban. Egaztearen proposamena ei zan eta EITB guztia saiatu da propagandan. Informatibuetan atzo, informatibuetan gaur, promo berezi bat telebistan… Taberna batian ikusi giñuan Love, espektakularra. Jendia siñadura eske, jende pilla bat agurtzen… Telebista efektua? Gazte asko, barriz, txosnetan. Gazte-gaztiak taula gaiñian, odol barrixa! Ikusteko goguarekin geratu naiz zaharra izan, baiña neretako barri-barri litzaken antzezlana, Josep Maria Pouren "la Cabra".

Falta jaku bai musika barrixa, txosna barrixak, egitarau barrixak, zirkua barriztia,.. formula zaharrek ez dabe balio ezer eraldatzeko.

Nork: Iban.2007/08/24 16:58:07.062 GMT+2
Etiketak: zirkoa bilbo musika txosnak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zirko bat ikusi nuen nik ere udan. Txikitxoa, zortzi lagunen artean (gehienak familia), numero guztiak. Lehoiek kaka egin zuten kaiolan. Gamelua irristatu eta lurrera. Baina oso oso polita izan zen. Cirque Zavatta zuen izena, Frantzian ikusi nuen.

Nork: Luistxo.2007/09/26 10:05:35.881 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak