Lagun batek bidali dit hauxe (kasua erreala da):
Iban, ez dakigu zer egin. Pertsona bakarrak lagun askoren artean jasotako proiektua kakaztu (nahi) digu. Primeran hasi ginen; proiektuak hasieratik izan zuen estimazioa jendearen artean. Bisita mordoa izaten genuen eta parte hartzea ere oso handia zen. Herritarron arteko komunikazioa aberasteko eta indartzeko tresnarekin asmatu genuela sinistuta geunden.
Baina, bat batean, anonimo bat hasi zitzaigun batere logikarik ez zuten komentarioak egiten. Hasieratik ikusi genuen honen asmoa ez zela iritzia ematea edo parte hartzea. Proiektua izorratzeko komentarioak ziren; jendea nazkatzeko komentarioak. Eta hala gertatu da: jendea nazkatu egin da. Hala esan digute ingurukoek eta lagunek. Jendea gero eta gutxiago sartzen da gure webgunean, eta komentarioak izugarri jaitsi dira.
Hau omen da Internet. Hala entzun nizun proiektua martxan jarri aurretik izandako batzar batean. Baina, Internet hau bada ere, guk arazo honi irtenbideren bat eman behar diogu. Eta ahal den azkarren, gainera. Zuk zer egingo zenuke, Iban?
Nik egingo nukeena, laburtuta (e-posta jakinez gero):
- Zuen webgunean albiste bat egin joko-arauak zein diren azalduz. Guk goiena.net-en arau hauek ditugu. Erakutsi zuen webgunean ezin dela edozer egin, serioa dela gunea.
- Karta atsegin-atsegin bat idatzi eta ezizendun horri zuzendua. Berari bidali. Zuek arazotzat daukazuena komentatu e-posta batean.
- Esan Internet askatasuna dela, baina erabiltzen jakin behar dugula askatasun hori. Askatasuna ezin da edozelan jokatzearekin parekatu, eta bera editorea ez den webgune batean gutxiago.
- Zuen webgunean erantzunak ematea libre dela, baina horrekin espero duzuena albistea garatzea, osatzea, hobetzea dela. Baita iritzi ezberdinei lekua egitea ere, baina beti, errespetutik.
- Ez zaudetela anonimoei plaza eskaintzearen kontra, baina aipatu zuen webgunea egokiago ikusten duzuela izen-abizendun jendeak hornitua ahal bada, edota gutxinez anonimotasunaren izaera aprobetxatzen ez dutenekin.
- Badaukala gura duen moduan idazten jarraitzeko aukera. Zabaldu dezala blog bat. Blogak.com, blogari.net... badaudela modu erraz eta doakoak. Han bai, han esan eta idatzi ahal izango duela gura duena, bideoak jarri ahal izango dituela, podcastak egin... bera izango dela bere buruaren editore eta "zentsore". Askatasun guztia izango duela.
- Jarri webgunean posta helbidea derrigorrezko, iritzia eman ahal izateko. Helbide hori konfirmatzekoa izan behar da. Horrela beste gutunen bat ere bidali ahal izango da.
- Umorea izanez gero saiatu berriz beste gutun batekin. Ia bigarrenean kasu egiten duen...
- Lehenengo gutun horren sinatzailea izan daiteke hedabidearen zuzendaria. Bigarren gutunean gunean bertan parte hartzen duten batzuk, edo zuzendaritzakideak, edo zuen elkarteko kide ezagunak, edo... dozena erdi izatea ondo. Izen-abizendunak izateaz gain ahal den jende pisutsuena.
- Oraindik ere kasurik ez? ba e-posta horri oztopoa jarri. Blokeatu partehartzea.
- Beste e-posta batzuk ere sortu ditzakeela? ba bai, baina beti egongo da berriz ere sarbidea moztea. Sortu blokeatuen zerrenda.
- Jarraitzen duela? izan zuek hobeak teknikoki bera baino. Antzeman, aurreratu.
- Jende horren zein beste edozeinen mezuak ere tentuz jarraitu eta tonoz kanporako guztiak ezabatu. Ez joan itsu-itsuan ezizen baten kontra. Egin jarrera baten kontra, berdin da izena.
- Ba erregistroa gogortzea da posibilitate bat, baina ez nuke erabiliko azken-azken puntura heldu arte. Eta orduan ere... Nik zalantza dut. Sinisten dut jendea ez dela berez oker-okerra.
- Puntu honetara helduta beste zerbait pentsatu behar, baina izan daiteke berari blog bat egitea eta txukun-txukuna egitea eta blog komunitate berri bat zabaltzea zuenean eta bera horko parte bat izatea. Izango luke anonimo jaunak edo andreak bere lekua eta finito! Blog horren irakurleak? bere jarreraren arabera, zelan ez. Normalean gutxi. Baina zuen webgunean bake piska bat eta berriz ere informazio serioa emateko aukera.



Erantzunak
Blogak.com-eko baldintzetan:
Zerbitzua aldi baterako edo eperik gabe eteteko eskubidea gordetzen du beretzat Blogak.com-ek. Etete horietarako ez da beharrezkoa izango aurretiazko oharrik, eta ondorioz gerta daitezkeen kalteen gaineko erantzukizunik ere ez du hartuko Blogak.com-ek.
Eta Blogari.net-ekoetan:
Blogari.net-ek bertan dauden blogetan abisurik gabe bertako eduki osoa edo zati bat ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du. Baldin eta honek erabiltze baldintzak betetzen ez baditu edota edukia ilegala bada.
Nork: Blogak.com.2007/10/11 07:53:38.381 GMT+2
http://www.blogak.com
Anonimoa bakarra bada ongi, baina asko izatekotan pikutara bidali dezakete webgune/bloga, edota izaera irekia zanpatu (komentatzeko erregistratuta egotea ezinbesteko baldintza moduan jartzera behartuta ikusten baita askotan blogari edota webmasterra), fotologak kasu.
Nire kasuan, ez nintzateke Iban bezain pazientziaduna izango, artaziak hartu ta hasiko nintzateke zentsuratzen.
Nork: mikel.2007/10/11 09:25:07.002 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/zubia
Nork: Luistxo.2007/10/15 16:07:10.370 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo
Nik gerra ez egitearen hautua egin dut, goiena.net-en egin genuen. Irabazteko asmoz egindako determinazioa izan da hau:
Nork: Iban Arantzabal.2007/10/16 10:05:46.094 GMT+2
http://www.arantzabal.com
OHARRA: irakurri ahal izan dudanagatik, erabiltzaile hori gainera ez da guztiz anonimoa, sasi-anonimoa baizik, izenorde berdina erabiltzen bait du komunitate horren barruan. Beraz, guztiz anonimoa izango litzatekeen erabiltzaile batek baino gehiago lantzen du bere identitate. Honek ez du zergatik ezer aldatu behar, baina argitu nahi nuen gauza bat da.
Luistxok dioen bezala, benetako troll batekin eztabaidatzea guztiz alferrikakoa da, baina egia esan troll mota desberdinak daude eta kasua hobeto ezagutu gabe ezin dut arazoa hobeto sailkatu eta irtenbiderik egokiena nondik joan liteke asmatu.
Egoera honi teknikoki nola aurre egin pentsatzen bazabiltzate, erabiltzen duzuen softwareak izan ditzakeen tresnak kontutan izan beharko zenituzkete. Adibidez:
- Moderazioa. Hau Wordpress CMSak eta beste hainbat programek
ematen dute. Iruzkinak editore batek onartu arte ez dira webgunean
ikusten. Era honetan, erabiltzaile guztien iruzkinak norbaitek aztertu
arte ez dira ikusten eta feedback delakoa moteltzen du. Trol hori
nekatu arte erabili dezakezuen aukera bat da.
- IPak gordetzea. Indymedia Euskal Herrian erabiltzen dugun
softwareak (edo Apache bezalako web zerbitzariko logak ondo kudeatzen
badakizue) bidalketa bakoitza, iruzkin bakoitza eta irakurketa bakoitza
nondik egiten den jakin dezakezue. Egun batzutan zehar azterketa egin
ondoren, trolaren IPa jakingo duzue. Ez hori bakarrik, erabiltzen duen
nabigatzailearen izena eta bertsioa ere bai (agentea deitzen dena).
- Aukerazko moderazio automatikoa. IndyEHn hau ere egiten dugu
noizean behin. Erabiltzaileak orain arte izen berdina erabili duela
jakinda eta bere IPa aurkitzen zabiltzatela ez dakienez, bapatean bere
iruzkinak moderatu ahal izango dituzue. Gero, argitaratu nahi duzuen
zerbait badago, bidea eman diezaiokezue inongo arazorik gabe eta lehen
aukeran bezala webgune guztiko bidalketa guztiak banan-banan onartu
gabe.
Azkenik, erabiltzaile horren e-posta ez badakizue ez keskatu, jende honek iruzkinak ondo irakurtzen bait ditu eta zerbait esan nahi baduzue berak parte hartu duen artikulu batetan (bere ekarpena kendu eta gero edo mantenduz), Ibanek proposatutako mezuak jarri ditzakezue.Trolak erantzungo du ala ez, baina zuek esandakoak irakurriko dituela nahiko seguru egon zaitezkete.
Webgunea erabiltezina egiten saiatzen diren erabiltzaile kabroiagoak daude (script-ak erabiltzen dituztenak, spam-a bidaltzen dutenak, etab.). Beraz, animo, egoera honi konponbidea emango diezuela uste dut eta. Lagundu izana espero dut!
Nork: Txopi.2007/10/16 18:28:05.991 GMT+2
http://ikusimakusi.net
Ados nago zurekin, Txopi: Teknikoki erabiliko zenituzkeen erremintak azaldu dituzu eta horiek dira erabili daitezkeenak, bai.
- Moderazioarenak badu bere kontrakoa… zuk esan duzun moduan feedback-a da kaltetua eta emandako erantzunak sarean da! batean ez ikustea beti da kalteko.
- Ip-ak gordetzea. Ondo dago. Erabiltzekoa egoera larritzen bada.
- Aukerazko moderazio automatikoa. Ez dut inoiz erabili, baina interesgarria.
Eskerrik asko emandako laguntzagatik. Arazoa duen webgunearen editoreak eskertuko du. Ni gehiago zentratu naiz aurreko pausoetan. Ahal bada ulertarazten saiatuko nintzateke eta gero zuk esandako denak aplikatzearen aldeko ni ere. Seigarren puntuan nioen moduan: "Jarraitzen duela? izan zuek hobeak teknikoki bera baino. Antzeman, aurreratu".Nork: Iban Arantzabal.2007/10/17 12:08:02.797 GMT+2
http://www.arantzabal.com